XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Pintoreak hantxe ezarri zuen bere lantokietako bat eta baita bere lanaren zati bat egin ere.

Bien bitartean, Parisen eta Estatu Batuetan arrakasta izaten jarraitu zuen.

Baina Espainiari dagokionez, arrakasta 1926an iritsi zen, Arte Ederretako Zirkulu berrian erakusketa egin zuenean.

Zuloaga Madrilen hil zen 1945eko urrian, uda Zumaiako lantokian lanean igaro ondoren.

8.5.2. Bere lana

8.5.2.1. EZAUGARRI OROKORRAK

Bere lanak Urrezko mendeko pintore handien eragina izan zuen hasiera-hasieratik, batez ere Velazquez eta El Grecorena.

Hala ere, gaztaroan, bizkarra eman zioten Espainia aldean Katalunian izan ezik, aurreratuegitzat jotzen baitzuten.

Gorroto zion trempe-l'oeil izeneko teknikari, baina ez zen bete-betean bat etortzen inpresionismoarekin ere, bere ustez funtsezkoa zen argilunak tokirik ez zuelako.

Horregatik, bere inpresionistarik gogokoena Manet izan zen; eta harrigarria izan arren, Cézanne ere gogoko zuen.

Zuloagak berrikuntza garrantzitsua ekarri zuen pinturaren alorrean: erretratu handia eta literarioa.

Pertsonaiak gorputz osokoak ageri dira, ondo zaindu eta aztertutako jarrera dotorean, eta atzean paisaje hispanikoa dutelarik.

Horregatik esaten da kastizismoaren estilizatzaile izateaz gain, 98ko Belaunaldiaren alderdi plastikoaren adierazgarri tipiko ere badela; baina, egia esan, alderdi plastikoaren kontzeptu hori gaizki definituta dagoela esan daiteke.

8.5.2. EBOLUZIOA

Zuloaga pintore ontzat har dezakegu, baina marrazkilari gisa are eta hobea izan zen.

Parisen egindako lehen egonaldian hasi ziren bere ezaugarri nagusiak zehazten.

Hantxe izan zituen lehen harremanak maisu talde berezi batekin; pintura akademikoaren kontra jotzen zuten eta oso ortodoxoak ez ziren maisu talde heterogeneo batekin, alegia.

Talde horrekin izandako harremanari esker ezagutu zuen bere burua eta orduan hasi zen benetako pintore bokazioa azaltzen.

Badirudi Manet-ekin izandako harremanak aire zabaleko lanetan eta paisajismoan barneratzeko tentazioa eragin ziola, baina bide horretatik urrundu egin zen, bere izaerak beste gauza batera bultzatzen zuelako: tamaina naturaleko irudiz osatutako koadroak, marrazkiaren indarra eta inguruneko efektu atmosferikoak irudikatzea zituen gogoko.

Hau da, inpresionismo garbiaren ezaugarri estetikoen aurkakoak ziren ideiek bultzatzen zuten 26 LAFUENTE FERRARI, Enrique - MAGRIÑA, Luis: Zuloaga Los genios de la pintura española, 14. T. Sarpe, Madril, 1983, 7. orr..

Hala ere, artista horien eragin handiegia zuela antzematen hasi zen eta aldaketaren beharra sumatu zuen.

Aldaketa hori Sevillara egindako bidaian aurkitu zuen.